miércoles, 18 de septiembre de 2019

Huawei Mate X

HUAWEI MATE X


Ongi etorri nire blog-era, hasteko, gaur Huawei mate X-ari buruz hitz egingo dugu.

Gaur egun, dakigunez azkarren aldatzen ari den teknologia mobila da. Adibidez, Huawei azken bolada honetan mobil asko ateratzen ari da. Samsung-ek bezala, Huawei-k otsailean aurkeztu zuen bere lehen telefono tolesgarria Bartzelonako MWC-n. 

Mate X-a Samsung Galaxy Fold-etik desberdintzen da batez ere pantaila kanpoaldean dagoela, barruko aldean baizik. Baina Galaxy Fold-aren pantailarekin izandako arazoen ondoren, Huawei-aren abiarazpena atzeratzea zuten. Oraindik espero da hilabete honetan irtetea.




Bueno, sarrera alde batera utziz, bere ezaugarriei buruz hitz egingo dugu. Zabalduta, Huawei Mate X-ek 8 hazbeteko pantaila du 2480x2200 pixeleko bereizmenez, eta tolestuta dagoenean, berriz, 6,6 hazbeteko pantaila nagusia du 2480x1148 pixelean eta bigarren pantaila 6,38-koa da 2480x892 pixelekoa. Pisua begiratuz, 295g-koa da. Gainera, kamera hirukoitza du (40MP+16MP+8MP). Ahalmeari buruz, 8GB-ko memoria RAM du eta biltegiratzea 512GB-koa da, beraz oso ondo dago. Bere bateria 4500 mAh-koa da, hatz markako irakurgailua du pixteko botoian, USB-C portua du, NM memoriaren hedapen zirrikituan eta Android 9.0 Pie exekutatzen du EMUI interfazearekin. Txarrena da, 2300€ balio duela gutxigorabehera, baina dituen ezaugarriak begiratuz, nire ustez, prezio hori ordaintzea merezi du.



1 comentario: