miércoles, 20 de noviembre de 2019

Ordenagailuen atalak

ORDENAGAILUEN ATALAK

Kaixo guztioi, gaurko sarreran Ordenagailuak dituen atalei buruz hitz egingo dut. Nire IKT gelako taldea eta ni aukeratu ditugu 4 atal azaltzeko: disko gogorra, RAM txartela, oinarri plaka eta nik azalduko dizuedana, prozesadorea.


Prozesadore bat, lehen esan dudan bezala ordenagailu baten osagaia da, sistema informatiko baten zirkuito integraturik konplexuena. Ordenagailuaren programetan dauden aginduak interpretatzen ditu eta datuak prozesatzen ditu, hortik ordenagailu baten "garuna" deitzea dator. Sarrera bezala datu bitarrak onartzen ditu, prozesatzen ditu bere memorian gordetako aginduen arabera eta irteera bezala prozesamenduaren emaitzak ematen ditu. Prozesadoreek sistema bitarren adierazitako zenbaki eta sinboloekin egiten dute lan. 

Orokorrean, prozesadorea ordenagailuaren oinarri plakara konektatzen da zokalo baten bidez, baina batzuetan soldaduta dago honi. Hau funtzionamendu ona izateko, hozte-sistema bat jartzen zaio gainean, normalean kobre edo aluminiozko bloke batekin, eta honi pegatuta bentiladore bat, hartutako beroa disipatzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario